Scotland elkartasuna

Duela hilabete batzuk, Estatu Batuetako lagun batek Eskoziako independentziaren aferan laguntzeko zer egin zezakeen galdetu zidan.. " Ezer askorik ez",  izan zen nire erantzuna , Eskozia barnean landu beharko den eztabaida dela azaldu baino lehen. Hala ere , hori ez da Erresuma Batuko Gobernuaren ikuspegia, nahiz eta Cameronek dioen ezin duela Alex Salmondekin debate ireki batean parte hartu, irailean bozkarik ez duelako. Bada nire lagun guztiek egin ahal izango duten zerbait.

http://www.heraldscotland.com/news/home-news/revealed-the-foreign-office-devo-units-drive-to-kill-off-independence.23269484

Urtarrilean, Sunday Herald egunkariak Erresuma Batuko Atzerri saila atzerriko herrialdeetan Better Together (Hobe Elkarrekin) kanpaina unionistaren aldeko kanpaina burutzen ari zela argitaratu zuen. Wee Wullie Hagako Eskoziaren independentziaren inguruko dituzun gauza txarrak entzun nahi zituen. Herald arabera, Atzerriko bulegoak  Txina, Errusia , Zeelanda Berria, Australia , Kanada eta Europar Batasuneko 28 herrialdeekin jarri da kontaktuan, viagra bailitzan Beldur Proiektuarendako dei etsi baten antzera.

Atzerriko bulegoak “Itzulera Unitatea” eratu du bere kanpaina koordinatzeko. Erresuma Batuko Enbaxadek eta munduko Kontsulatu guztiek Eskoziako independentziaren inguruan edozein pertsona, erakunde edo enpresak egiten duen komunikazioaren inguruko informazioa pasatzeko agindua jaso dute. Hala ere, zerbitzu zibilek mantendu behar duten posizio neutrala dela eta, Erresuma Batuko Gobernuak ezin du publikoki onartu zuk, nik eta edozeinek dakiena. Neutraltasun itxura bati eutsi beharko diote.

Atzerrian dagoen eskoziar bat baldin bazara, edo beste edozein herritakoa baina Eskoziaren independentziaren aldekoa, zure herrialdeko Erresuma Batuko enbaxada edo Goi Batzordeari eskutitz formal bat idaztera gonbidatzen zaitugu. Zer kontatu noski zure esku duzu, baina Jaurlaritza britainiarrak atzerrian independentzia saihestuko duten aktiboen bila egotearen zure desadostasuna jakitera ematera gonbidatu nahi zaitugu.

Seinalatu ditzakezun arrazoien artean, gaur egun Erresuma Batua jarraitzeko adibide bezala aurkeztea ezinezkoa dela esan dezakezu, bere gobernua ezkutuko maniobrak egiten ari denean prozesu demokratiko batean influentzia izateko eta honek zein kalte egiten dion bere herriak duen irudiari. Bidali duzun eskutitzaren kopia bat zure parlamentari, senatari edo dena delakoari bidali diozula esan, non zure ikuspegia azaltzen duzun Eskoziak bere etorkizuna atzerriko interferentziarik gabe eztabaidatzeko esanez eta Erresuma Batuko Gobernuaren ekintza hauek arbuiatzeko eskatuz.

Dena dela, Erresuma Batuko Gobernuak aktiboki atzerriko herritarren iritzien bila dabilen momentutik, hauei zure iritzia ematea beharrezkoa eta legezkoa da. Esan zergatik uste duzun Eskoziako independentzia Eskozia eta eskoziarrentzako ona dela, gainontzeko Erresuma Batuarendako ona dela eta zure herrialdearentzako ere ona izan litekeela. Ahal izatekotan, ahalik eta jende gehienak sinatzea zure eskutitza hau Enbaxadara bidali aurretik. Erakunderen bateko kidea baldin bazara, oraindik hobe, beste kide batzuekin hitz egiten eta bere baimena lortu modu ofizialean gutun bat bidaltzeko.

Enpresari bat baldin bazara, konpainiaren izenean bidal dezakezu gutuna, Eskozia independente batek eskaintzen dituen inbertsio aukerak zure enpresarendako hobeak izango liratekeela uste baldin baduzu.

Erantzun baten beharra azpimarratu, esaiozu zure gutunean Atzerri Bulegoari berbidaltzea espero duzula eta esan zure herriko egunkarira bidali duzula.
Gero bidali gutunaren kopia bat niri honako helbide elektroniko honetara.

David Cameronek Erresuma Batuko diplomatikoak erabili baditzake, guk ere egin dezakegu. Hau ez du Eskoziako Gobernuak, ez SNPk ez Yes Scotland kanpainak. Berau nik, Paul Kavanaghek eta Gailzatik Pilar Fernandezek koordinatutako dugu. Ez gara SNP edo beste edozein alderdi politikoko kidea. Gure kabuz hau egiten ari gara eta inork ez digu honengatik ordaintzen.

Erantzun guztien bilketa egingo dugu, eta boto estatistikak botoa hurbilago argitaratuko ditugu. Era berean, gutun batzuen zati batzuk argitaratu nahi genituzke.  Ez baduzu, zure izena, enpresa edo erakundeko izena argitaratzerik nahi, jakinarazi ezaguzu gutunean, mesedez. Orduan, Eskozian Eskoziarrek jakingo dute atzerrrian lagunak eta aliatuak ditugula, eta zorte pixka batekin , Cameron eta Hagakoen “Itzulera Unitatea "k jasotako erantzunak negatiboek, positiboak jango dituzte.

Contact us on: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.